Argazkia Marmore Ur-jauzietan aterata dago. Ur-jauzi hauek natura parke handi batean daude, europako altuenetariko bat, 165 metroko altuera desberdinasunarekin. Aldi-baterako ur jarioaren mozketa bitartean, mendi gida batek ur-jauziaren lehen zatia jaitsi zuen, 90 metroko altuerakoa. Ikusleei ur-jauzien ikuspegi ezohikoa eman zien. Irudia ateratzeko, parean dagoen pareta eskalatu behar izan nuen frenteko bista izan ahal izateko.|Marmore ur-jauzia, Terni (Umbria), Italia|Kamera: Nikon D750. Lentea: Nikon 70-200mm VrII. Distantzia fokala: 200mm, 1/20s, f/11, ISO 200
Sandra Lahnsteiner, edozein eskiatzaileren ametsetako jostalekuan barrena, heli-ski abentura baten bitartean Columbia Britainarran. Eskiatzailea: Sandra Lahnsteiner.|Purcell Mountains, Kaslo, B.C., Canada|Kamera: DJI Mavic 2 Pro (drone). Distantzia fokala: 28mm (35mm equiv.), f/5, 1/1600s, ISO 100
Jaieguna izanik, bide bat gure kabuz probatzea adostu nuen nire lagunekin batera. Pioletak hartu eta dry-tooling teknika erabiliz, seguru gutxi jarri genituen, baina azkenean atera genuen. Zailtasuna d8.|Stolby natura parkea, Krasnoyarsk, Rusia|Kamera: NIKON D610. Lentea: Nikon 28-300mm. Distantzia fokala 45mm f/5.6, 0s, ISO 200
Bapatean dena txurituta geratu zen gure inguruan. Ni pixka batean gelditu nintzen, eta kideek aurrera egin zuten, ozta-ozta desagertzear zeudenerarte. Oso bitxia zen jantzi koloretsuak guztiz zuritutako paisaia horretan.|Daltinden mendia Lyngen penintsulan, Norvegia|Kamera: Canon Eos 7 Mark II. Lentea: Canon 24-105 4.0L. Distantzia fokala: 28mm, f/14, 1/500s, ISO 400
Doug McConnell-en argazki hau Australiako Grampians Parke Nazionalean aterata dago, mendebaldetik zetorren ekaitz handi bat baino lehen. Egunean zehar eguraldia ez zen batere interesgarria izan argazkilaritzaren ikuspuntutik. Egun ilun eta lainotsua izan zen, eguzkirik eta kontrasterik gabekoa. Eguna bukatzear zegoela, nire zortea frogatu nahian sokan gora jumareatu eta Doug-en argazki gutxi batzuk atera nituen, bidearen lehen igoaldia egiten saiatzen ari zela. Zorte handia izen genuen. momento txiki batez lainoak ireki eta eguzki izpi gutxi batzuk pasatzen utzi baitzuten, zeinek fondoko Victoria landa zelai harrigarriak argiztatu zuten.|The Crag X, Grampians National Parkea|Kamera: Canon 5D miii. Lentea: Canon 24-70 F2.8. Konfigurazioa: f/4, 1/350s, ISO 1250. Three stops graduated ND filter was used to maintain the highlights in the sky while exposing for the climber and the rock in the shadow.
Katie Jo Myers atletaren hegalen arteko argazkia, Leavenworth (Washington) inguruan, Where The Wilder Things Playabenturazko filma egin bitartean.|Leavenworth, Washington, AEB|Kamera: Canon EOS 1DX MII. Lentea: EF24-70mm f/2.8L II USM. Distantzia fokala: 42mm, 1/1000s, f/2.8, ISO 250
Zuriguneruntz. Bi lagunekin batera, denboraldiko lehen elurteaz gozatzeko asmoz raketa txango bat egitea adostu genuen, Mangart mendiaren ipar aurpegiko magalera (Tarvision, Italia). Milurteko Alpe Vecchia baso elurtu hortatik, Mangart mendikateak Italia eta Eslovenia arteko muga baino, Nepal zirudien. 2600 metroko tontorrek ilunabar baten itsura eman zioten eguerdi osteko argazki honi, izar baten azken izpiek nire lagunak argiztatzen zituztelarik.|Alpe Vecchia, Julian Alps, Tarvisio (Friuli Venezia Giulia, Italia)|Kamera: Nikon D750. Lentea: Nikon AF-S Nikkor 18-35 f 3.5/4.5 G ED. Distantzia fokala: 18mm, f/18, 1/125s, ISO 500
Mikel Sarasola kayaklaria Newen (indarra edo energía mapundunguneraz) urjauzian behera, lurralde hontako txundigarrienetarikoa. Jauzi honek zailtasun gehigarria du, kayaklariak kanoi estu eta izugarri batean barrena bakarka arraun egin behar izan baitzuen ur-jauzi hontara iristeko, eta behin goiko putzuan etzegoen erorketaren 25 metroetatik ihes egiterik. Enkoadraketa ona zuen urruneko leku batean jarri nintzen, betiere Mikelekin kontaktu bisuala nuelarik, prest nengoenean abisua eman ahal izateko. Argazkiak kayaklaria ingurunearen edertasun basatiarekin bat egitea bilatzen du, ingurunearen birjintasunaren eta unearen gordintasunaren arteko bateratze batean. Euri bortitza, argi eskasa, kayaklariaren abiadura, trípode eza, eta adiskidea arriskuan ikustearen estresa kudeatzea izan ziren argazki garbia ateratzeko gakoak.|Newen ur-jauzia (Calbuco ibaia), Chile.|Kamera: Sony ILCE-6000. Lentea: Sony E PZ 16-50mm F3,5-5,6 OSS. Distantzia fokala: 17mm, f/5.6, 1/320s, ISO 800
Nire laguna Dusan "Stoupa" Janak erorketa latza izan zuen Elbe aranean esakalatzean. Hainbat ebakuntza eta urtebete ohean eman ostean, eskalatzera itzuli zen.|Adrspach Rock Town, Txekia|Kamera: Nikon D700. Lentea: Nikkor 24 – 70/2.8. Distantzia fokala 42mm, f/5.6, 1/160s, ISO 800
Eguneko azken eskalada Jurasikoko eszenatoki tipikoan. Poloniako Juraren vista ohikoa: hezur-zuri koloreko kareharria eta erdi aroko gaztelu baten hondakinak. Eskalatzailea gehitu, eta irudi baterako konbinaketa bikaina duzu. Hasieran, ilunabarra eta gazteluaren argazkia ateratzeko plana besterik ez nuen, baina eskalatzailea irudiaren markoan sartu bezain laster, berehala jakin nuen eskaladako argazki bat izan behar zela, soilikpaisai batena baino.|Mirów, Polonia|Kamera: Canon 5D mk IV. Lentea: Canon EF 70-200 2,8L. Distantzia fokala: 100mm, 1/15s, f/11, ISO 100, polarizazio filtroa
Will Gadd moulin batean eskalatzen, Groenlandiako izotz kaskoan. Izotzean barrena 90 metroz jaitsi eta moulin-aren barnealde sakonak hainbat egunez esploratzen ibili ostean, gure arreta esploraziotik leku ikaragarri eder hau eskalatzera igaro zen.|Ilulissat inguruan, izotz kaskoan, Groenlandia|Kamera: Sony A7RIII. Lentea: Canon 15mm 2.8 fisheye. Konfigurazioa: f/4, 1/320s, ISO 800
Nire lagunak Jim Morrison, Michele Parker eta Chris Davenport-ekin batera egin nuen mendi-eski irteera batean, gure helburua korridore aldapatsu eta ederretan behera eskiatzea zen. Bilatzen ari ginena topatu genuen korridore honetan. Irudian, Jim aldapa handiruntz lehen bira egiten ari da, eta besteok arretaz begiratzen diogu.|Denali National Park, Alaska|Kamera, Canon 5D Mark IV. Lentea: Canon 17-40 F4. Konfigurazioa: f/5.6, 1/1000s, f/5.6, ISO 500
Egun hotz eta haizetsua zen, eta hainbat dorretan gora eta behera eskalatu behar izan genuen... Irudian, Sonja Schade Grande Jorasses zeharkaldian, Mont Blanc-en, Frantzia.|Mont Blanc, Frantzia|Kamera: Nikon D7100. Lentea 1:3,5-4,5 10 – 24 mm. Distantzia fokala: 10mm, f/5.6, 1/640s, ISO 200
Deskribapena falta da.|Roca foradada de Lleria. Serra de Vandellòs (Tarragona)|Kamera: Nikon D500. Lentea: Nikkor 20 mm. f1.8. Konfigurazioa: f/2.8, 10s, ISO 2000, trípode
Hainbat egun elurtsuren ostean, sekulako powderra izan genuen egun horretan. Elurarren egoera bikaina izan zen, eta arratsaldez argi ederra izan genuen. Amesten dituzun egun horietako bat...|Zauchnsee, Austria|Kamera: Canon EOS 5D Mark III. Lentea: EF 70-200 mm f/2,8L IS USM. Distantzia fokala 70mm, f/3.2, 1/8000s, ISO 100
Neguko jaitsiera ur eta izotz nahasketako baldintza bikainetan Panticosako Caldarés sakanean. Argazkian, David Suberviola Olea ur-jauzi altuenean behera doa Dama Zuriak berori inguratzen duelarik, bere pausoak zalatatzen dituen bitartean.|Panticosa, Espainia|Kamera: Nikon 1AW1. Lentea: Nikkor AW 11-27.5mm f/3.5-5.6. Distantzia fokala: 24,5mm, f/11, 1/60s, ISO 200