Pirinioetako Ariègeko koba zulo batean (Las Goffias) 40 metroko sakonera duen amildegi batean egindako argazkia. Bere lehen jaitsiera handia zen eta beldurtuta sentitzen zen bera bakarrik, iluntasunean soka fin hartatik zintzilik.
Egun berezia izan zen hura: Walter Hungerbühler-ek deitu ninduen eta izotz-jauzi hau gonbidatu batekin egingo zuela aurreratu zidan, beharbada, aurtengo azken eguna izango zen. Bere etxea jauziaren gainean dago eta horrek berezia egiten du. Tenperatura ez zen izotz-jauziak eskalatzeko egokiena eta Walter ia goian zegoenean, guztia erori zen bere gainean, hala ere izotz-jauziak bertan jarraitu zuen. Argazkia egin ondoren, bere etxean bildu ginen, kafe bat hartu eta gertatutakoaren inguruan hitzegiteko. Hurrengo egunean Walterrek deitu eta jauzia desagertu zela esan zidan. Egun hartan zorte handia eduki genuela uste dut.
Aditutako kayakisten jaitsierak maiz ikusteko aukera izaten den jauzi fotogenikoenetako bat da hau. Alec Voorhees kayakista profesionalak 10 metroko jauzi hau markatuta dauka eta bere erorketa askea, nahita, eskubiko inklinazioarekin apaintzea erabakitzen du. Mugimendu zaila da eta abdominalen sekulako indarra eskatzen du. Zorionez, guztiz hedatzen den momentuan enkoadraketa lortu genuen beheko putzura segurtasunarekin iritsi aurretik.
Laku zoragarriak, ibaiaren ohe lehorraren gaineko zubiak eta elurra! Bai! Soilik postaletan ikusten dugun natura adierazgarria. Guzti horrek ongi etorria ematen zigun. Bizitza osoan amestu ondoren, azkenean bertan geunden: Britaniar Columbiako Yoho Parke Nazionala.
Konsti Ottner-ek atzeraka saltatzen du Pitztal Glaziarreko elurrez estalitako arrakala batean. Argazki honetarako, Profoto B1X flash-aren 3 buru erabili ditut. Bat arrakalaren gainean dago eskiatzailea argiztatzeko. Beste biak izotz zutabearen atzean ezkutatuta daude atzetik argiztatzeko.
Margalef-eko “First round, first minute” 9b, “El Laboratori” sektorean lanean ari da Mateusz Halajad.
Quebrantaherraduras-eko Crossroad bulder sektorean aterata dago argazkia. Konfidantza eskaintzen duen porter on batek mugan eskalatzea posible egiten du. Erorketa txar baten beldurrik gabe, soilik topera estutzeko arreta jarriz. “¡Vamos bicho!”
Ez zen leku ezezagun batetara joaten nintzen lehenengo aldia, baina oraingoan erronkak inoiz pentsatutako leku batera eraman ninduen. Aurretik ez nuen leku honen berri, baina deskubritu eta bi astetan bertan nengoen berriro. Momentu hartan, Rio de Janeiroko eguneroko bizitzatik urruntzeko beharra nuen, nire bizitzan eman beharreko urrengo pausoa zein zen jakiteko. Ameriketako mendikaterik altuena nire burua deskubritzeko inguru ideala zirudien.
Udaberriko mendi eskia Norvegia Artikoan, ozeanoa eta mendia elkartzen diren lekua. Hollenderen mendiaren gailurrean nago eta argazkiko eskiatzaileak Storstolparen gainean, beherago dagoen mendi-tontorra. Atzean, Norvegiako itsasoak eguzkia islatzen du.
Tenzing-Hillary Everest Marathon 2017 bezperan, Everest behe kanpamendutik gertu dagoen glaziarrean, Piotr Hercog poloniarra entrenatzen ari da. Benetazko erronka suposatzen du atzerriko ultra korrikalari batentzat Nepaleko atletekin neurtzea, munduko maratoi altuenetako batean. Hurrengo egunean, maiatzak 29, Piotr kategoria internazionalean irabazle izan zen eta sailkapen orokorrean zazpigarren geratu zen.
Neguko gaua ezin hobea gaueko zerupean, izoztutako jauzitik eskalatzaileak gora egiten duen bitartean goian dantza egiten duten izar eta galaxietarako norabidea hartuta.
2017 ko udazkenean Dolomitetan egindako oporraldian egindako argazkia, Sass de Putia (2875 m) alboan. (Bi argazki bertikalez osatutako irudia).