Argazkia gauez atera zen -14ºC gradurekin. Eskalatzailea erortzean izotza jotzen duenean gertatzen dena islatu nahi nuen. Ez da argazki erraza, ez baituzu nahi eskalatzaileak minik egitea eta momentu eskas bat besterik ez duzulako. Kamera: Nikon D5 - Lentea: Ultra Wide Angle 16 - 35 mm f/4 - Apertura: f/8 - Abiadura: 1/250s - ISO: 1000 - Distantzia fokala: 30 mm - Bestelakoak: bi Profoto Pro buru eta Profoto B4ak eskalatzailearen eraginez sortutako izotz zati guztiak agertzea ahalbidetu zuten. Flash abiadura altua izan zen: 1/25000s eta 30 flash segundoko.
La Pedriza del Manzanares toki magikoa da, arroka egitura sinesgaitzez josia. Kamera: Canon EOS 5D Mark II - Lentea: Canon EF 24/105mm L seriea – Distantzia fokala: 24mm Abiadura: 125s - Apertura: f/7.1 - ISO 100 - Bestelakoak: Godox V850 flasha eta Lend Lenser P7 200 lumeneko linterna, laranja koloreko iragazkiekin tximinia argiztatzeko. 2 Godox V860 flash eta Ebuyfire 3.000 lumeneko linterna erreflektorearekin boloa argiztatzeko.
Vivian Bruchez Dent du Geanteko azken rapelean, eguzkia Mont Blanc atzealdean sartzen ari den bitartean. Kamera: Nikon D810 - Lentea: 16-35 f/4 - Apertura: f/8 - Abiadura: 1/2000s - ISO: 400 - Distantzia fokala: 16mm
Douglas izeiez landatutako baso batean eta prestatutako zirkuitu batean ateratako argazkia, Cean. Lainoan zehar bizitako momentu bat errepikatzen saiatu da. Zailtasun askoren ostean, 30 segundoko tartean irudi hau lortu genuen, non haizeak ez zuen eraman sortu genuen kea.. Kamera: Sony A7 RIII - Lentea: Sony 70-200 – Abiadura: 1/100s - Apertura: f/4 - ISO: 6400 - Distantzia fokala: 135mm - Argiztatzea: 2 Profoto B10 flash (bat kirolariarentzat, bestea laranja koloreko iragazkiarekin). Kea sortzeko makina. Sorgailua.
Vall d’Eboko Avenc Ample leizetik irtetzerakoan ateratako argazkia. Gela handia eta irteera estuagoa duen leizea da. Argazkian espeleologaren hankak nabarmentzen saiatu naiz, sokan zehar progresio bertikalean lan gehien egin behar dutenak baitira. Kamera: Nikon D7200 - Lentea: Sigma 10-20 f/3.5 – Distantzia fokala: 10mm - Abiadura: 1/100s - f/8 - ISO: 100 - Argiztatzea: Yongnuo flasha
Will Gadd izotz eskalada egiten, 200 metro lurpean, Suedian abandonatutako meategi batean. Kamera: Canon EOS 5D - Lentea: 24-70 mm - Apertura: f/2,8 - Abiadura: 1/30s - ISO: 500 - Distantzia fokala: 43 mm - Argiztapena: kanpoko bi flash eta manfrotto tripodea
Kanpoko euriek sortutako ur karga azkarrak ahalbidetu zuen argazkia ateratzea. Bi LED argi erabili ziren estalagmitetatik metro batzuetara bereizita eta lenteari zuzenduta. Ez ziren flash sinkronizatuak erabili, ordea. Kamera: Canon EOS 6D Mark II - Lentea: Tamron SP 15-30mm f2.8 - Apertura: f/5.6 - Distantzia fokala: 30mm - Abiadura: 1s - ISO: 200.
Charlotte Blake Maelstrom eskalatzen (19/6. maila), Bruny uharteko itsaslabarretan modu tradizionalean babesten den arrakala igotzen. Bruny uharte txiki bat da, Tasmania uharteko estatuaren ondoan, Australia penintsulako hego-ekialdean dagoen uharte bat. Kamera: Panasonic LUMIX S5 - Lentea: LUMIX S-PRO 24-70mm F/2.8 - Apertura: f/8 - Abiadura: 1/320s - ISO: 320 - Distantzia fokala: 31m
Moe's Valley St. George ertzean dagoen hareharrizko paradisua da, mundu mailan bulderra egiteko bloke kontzentrazio handia dagoen lekua. Argazki hau martxoaren 21ean atera nuen, coronavirus pandemiak AEB eta Europa arteko hegaldi guztiak gelditu baino egun batzuk lehenago, etxerako bidaia abentura batean bihurtuz ... Eskalatzailea: Nuno Monteiro. Ibilbidea: Pink Lady (V6). Kamera: Nikon Z7 - Lentea: Nikkor Z 24-70mm f/4 S - Apertura: f/5 - Obturadorea: 1/400s - ISO: 64 - Distantzia fokala: 24mm
Chencho Mirallesek San Rafael inguruan prestatutako bide sarean egindako argazkia. Argazkia egun lainotsu batean atera zen, gehiegizko kontrasteak ekiditeko, txirrindulariaren saltoa zuhaitzen atzean kokatutako bi flashekin argitu zelarik. Kamera: Canon Eos 1D X Mark II - Lentea: Canon EF 70-200 2.8 L IS II USM 88 mm - 1/250 - f/3,2 - ISO 800. Argiztatzea: 2 Profoto B10 Plus flash
Mushingeko Espainiako Txapelketa. Goiz desatsegin, haizetsu, hotz eta lainotsu batean aterata, argazkilaritzarako egun zoragarrian. Kamera: Nikon 7100 - Lentea: Nikor 24 – 70mm f2.8 - Distantzia fokala: 70mm - Abiadura: 1/2500 - Apertura: f/5.6 - ISO: 800
Argazkia Lukas Dudekek Pan Aroma bideari bakarkako saiakera prestatzen ari zela atera nuen (Tre Cime di Lavaredon). Kamerarekin elkartu nintzen azken saiakera baino lehenago, ibilbidea prestatzen ari zen bitartean. Beste argazki batzuen artean, Cima Ovesteko teilatua zein handia den erakutsi nahi nuen. Irudia grisen eskalara bihurtu ondoren, dramatismoa irabazi zuen, nire gogokoenetako batean bilakatuz. Kamera: Canon EOS 5D mk IV - Objektiboa: Canon EF 14mm f2.8 L II - Apertura: f/11 - Abiadura: 1/400s - ISO: 250 - Distantzia fokala: 14mm
“Slak Herria” Euskal Herriko slackline zale talde baten izena da, geografía guztian zehar bide berriak egiteko kokapenen bila dabiltzanak. Kamera: Nikon D850 - Lentea: Nikkor 70-200 f2.8 - Distantzia fokala: 150mm - Abiadura: 1/3 - Apertura: f/22 - ISO: 30
Argazkia Tafjord mendilerroan dagoen leku ikusgarri honetan atera zen, Reindalseter aterpetik gertu (Norbegian). Aterpea ur gardeneko laku txiki batean dago kokatua, 4 haran elkartzen diren puntuan. Hurrengo aterpea 5 egunetara dago oinez. Ur garbia erakusteaz gain, ibilbidea angelu desberdin batetik atera nahi nuen, horregatik eraman nuen urpeko ekipo astuna. Badirudi pena merezi izan zuela. Kamera: Canon EOS 1Dx - Lentea: Canon 16-35mm - Apertura: f/10 - Abiadura: 1/640s - ISO: 800 - Distantzia fokala: 16mm
Luka Lindic izotz eskalada egiten Vallungan, “Magic Flute” bidearen lehen zatian. Ines Papert eta Luka Lindicek Magic Flute bidea M9 (M5, A1) WI 6 igo zuten Vallungan, Selva, Grödnertal, Tirol hegoaldean, Italian. Kamera: Canon EOS R5 - Lentea: EF70-200mm F/2.8L IS II USM - Apertura: f/4.0 - Abiadura: 1/200s - Distantzia fokala: 180mm - ISO: 64