Formazioa askotan ikusita neukan arren, inguruan eskalada gunerik ez zegoenez, ez zuen eskalada biderik. Inspirazio bikoitza etorri zitzaidan: bide berri bat ireki nuen eta hortik irudi bat indarrez nola transmititu nezakeen pentsatu nuen. Planoak hiru arrazoirengatik huts egiten zuen: atzetik oso argiztatuta, edozein angelu aldaketarekin arrokak forma galtzen zuen, eta irudiaren beheko aldean zegoen dentsitateak eta arrazoi ezak ez ninduten konbentzitzen. Zortea beste egun batean aurkitutako argiaren isladarekin etorri zen. Irudi nagusirako 3 flash jarri nituen, eta foku bat "snoot"arekin goroldioa argitzeko eta argi islada ez desitxuratzeko. Hiru gradiente duen argi iragazki eta kolore tenperaturaren zuzentzaile batek atzeko argia konpentsatu zuen. Dena prest zegoela, ilunabarra ez zen ona izan eta beste bi alditan itzuli behar izan genuen.Kamera: Nikon D800E Objektbioa: Nikkor 20mm Apertura: f/6.3 Abiadura: 1/30s ISO: 320 Distantzia fokala: 20mm
La Demanda mendilerrorako bidean, Errioxatik abiatuta, baso ikusgarri hau aurkitu dezakegu. Urtetatik ezagutzen dut tokia, baina udazkeneko koloreekin argazki bat atera nahi nion. 2020an momentu aproposa heldu zen, izan ere beste urteetan bezela uxaldirik ez baitzen egon. Denbora gehien eraman ninduena errepidetik norbait pasatzearen zain egotea izan zen. Argazkia ez da dron batekin atera, teleobjektibo batekin baizik. Bitxikeria gisa, "Sierra de la Demanda" izena Burgosek hiru mende iraun zuen mugen eta larren inguruan Errioxaren aurkako auzitik dator. Mendilerro hau Burgos, Soria eta Errioxak partekatzen dute.Kamera: Nikon D850 Objektiboa: - Apertura: f/8 Abiadura: 1/250s ISO: 320 Distantzia fokala: 150mm
Elurte handia egin ostean, Laguna Suciara abiatu ginen. Eguzkiak garai honetan hartzen duen altuera baxuak behean ikusten den harana urtzea ez du lortzen, beraz harrizko bidea oso irristakorra bihurtzen da. Gaua pasa eta esnatu ginenean dena izoztuta aurkitu genuen, denda barruan utzi genituen botak barne. Ilunabarraz gozatzeko, horma honetara igotzea erabaki genuen, argazki batzuk atera eta, bide batez, eguzkia ikusi eta pixka bat berotzeko. Argazki honetan kolore hotzen eta beroen arteko nahasketa bilatzen ari nintzen. Eguzkia nahikoa baxu egon arte itxaron nuen argi distirak paisaiaren gainean ezartzeko, eta horretarako apertura txiki bat erabili nuen. Hemen ikusten ditugun mendi nagusiak Fitz Roy eta Poincenot dira.Kamera: Sony ILCE-7RM3A - Objektiboa: - Apertura: f/16 - Abiadura: 1/160s - ISO: 320 - Distancia fokala: 16mm
Argazkia FEDME Emakuneen Mendizale Taldearekin, La Guerra Santa bidearen eskaladan atera zen “Abriendo Camino” proiektuaren barnean, Wadi Rumen (Jordanian). Proiektu honek, emakume talde batek eskalada bide berriak irekitzea du helburu. Proiektu hau zinemaldietara aurkezten ari gara dokumental sail batean. 1º kapitulua: Jordania 2022, 2º kapitulua Groenlandia 2023.Kamera: DJI fc3582 Drona Objektiboa: - Apertura: f/1.7 Abiadura: 1/4000s ISO: 110 Distantzia fokala: 7mm
Digital Crack Europako kirol eskaladarik altuena da, 8a gradukoa, Kosmikos ertzeko orratz batean dagoena. Michał Czech granitozko monolito naranja honetan dagoen lerroa eskalatzen ari da eguzki izpien azpian. Argazki saio hau nire ametsa izan da urte askotan zehar, baina aurten azkenean Michałekin lortu dugu, eta ezin dezakegu ukatu ibilbide hau 04:00etan, itsas mailatik 3800 m-ko altitudean, granitozko uhin fin eta zorrotzak igotzea erronka handia izan zela. Hala ere, monmentu horretako argi ikuskizunak guztiz merezi izan zuen gure debozioa.Kamera: Nikon Z7II (FTZII) Objektiboa: AF-S Nikkor 18-35/3.5-4.5 G Apertura: f3.5 Abiadura: 1/250 ISO: 1000 Distantzia fokala: 18mm
Argazkia Maiatzak 2022an aterata dago, Frantzian antolatutako ESPELEO ARGAZKI TOPAKETAN zehar, Okzitania eskualdean. Kokapena Abime du Mas Raynal kobazuloa da, Montpellierretik gertu Frantzia hegoaldean. Espeleologoak, 100 metrotako pareta igotzen ari da. Canon Eos 6D erabili zen, Canon 17-40 f4 objetiboarekin. Kameraren parametroak: 800ISO 23mm f5 1/15 sec.Kamera: Canon EOS 6D - Objektiboa: - Apertura: f/5 - Abiadura: 1/15s - ISO: 800 - Distantzia fokala: 23mm
Tammy Wilson granitozko arrautzen artean eskalatzen dabil, Eastern Sierra-ren zeruertzak bere silueta marrazten duelarik.Kamera: Sony ILCE-1 - Apertura: f/1.8 - Abiadura: 1/4000s - ISO: 50 - Distantzia fokala: 35mm
Gaztelugatxe, euskal kostaldeko toki magiko hura; Bermeon kokatua, uhartetxo baten gainean, kontinenteari harrizko bide batez lotuta dagoena. Gaztelugatxe gaztelu zaila esan nahi du. Bizkaian, "olatuen kontrako harrizko gotorlekua" bezala definitzen dute, bere kontra, itsaslabar, tunel eta arkupe guztien kontra, Kantauriko olatuak hausten baitira. Argazki hau ateratzeko, izarrak lerrokatu ziren paraje hura Juego de Tronos serie famatuaren lokapena izateko arrazoia gogoaraziz. Ilusenti epiko baten ondoren, udarako ekaitza sortu zen, tximistak ermita gainean erortzen hasi ziren eta zorte onez, kolore eta atmosfera bakarreko iluntze bat lortuz. Kamera: Sony A7iii - Objektiboa: Tamron 17-28 f2.8 - Apertura: f/16 - Abiadura: 30s - ISO: 160 - Distantzia fokala: 17mm
Udaberrian, Sihl lakuko urtegiaren goikaldea askotan lehortzen da, ur-masa txikiak sortuz gure argazki-saiorako jolasleku gisa erabili genuena. Pilotua: Mimo Moratti.Kamera: DJI Hasselblad - Objektiboa: - Apertura: f/3.5 - Abiadura: 1/500 - ISO: 100 - Distantzia fokala: 24mm
Eskiatzaile batek bira bat ebakitzen du malda gogor batean... Viševnik, Julian Alpeak, Eslovenia. Goi mendiko eskiatzaile baten eta argazkilari baten arteko harremana konfiantzan oinarritzen da. Poliki-poliki bakoitzak bestea ulertzen duen heinean eraikitzen den konfiantza. Argazkilariak, eskiatzaileak edozein lur-eremutan, zer egiteko gai den jakin behar du .Kamera: Canon EOS 5D Mark IV - Objektiboa: - Apertura: f/6.3 - Abiadura: 1/2000s - ISO: 200 - Distantzia fokala: 24mm
Chris Davenport munduko aldapa enblematikoenetako batean amildegian behera doa, Frantziako Chamonixeko Valle Blanche-n bakardade une lasai batez gozatzen dabilela.Kamera: Sony ILCE-1 - Apertura: f/1.8 - Abiadura: 1/4000s - ISO: 50 - Distantzia fokala: 35mm
"Utzi zure bihotzak zu gidatzea. Xuxurlatzen du, beraz, entzun arretaz". Abentura hau aspalditik planeatzen nebilen. Ibilbidea, nire GPSan eskuz marraztu nuen, eguraldi oneko leihoari itxoin eta haruntz abiatu nintzen. Ibilbidea nahiko aldapatsua zen eta nora joan ikusteko zaila zegoen benetako errepiderik ez zegoelako, baina inoiz egon naizen leku ederrenetako batera iristea eta nire denda han jartzea lortu nuen. Irudi hau ikusten duzun bezala nire buruan zegoen, baina banekien ia ezinezkoa zela lortzea Esne Bidea oso altu zegoelako. Hala ere probatu behar nuen eta bilatzen nuena lortzeko 14 mm-ko lente ultra-zabal bat eta tripode panoramikoko buru bat hartu nituen . Hogeita hamabost jaurtiketa egin behar izan nituen lehen planoa, mendiak eta esne bidea ikusteko. Ia edizio prozesua abentura bera baino zailagoa izan zela esan dezaket. Baina zorionez, urtetan buruan bueltaka neraman argazkia errealitate bihurtu nuen.Kamera: Sony ILCE-7RM3A - Objektiboa: - Apertura: f/1.8 - Abiadura: 15s - ISO: 3200 - Distantzia fokala: 14mm
Mendia neguko lehen elurte handia jaso ondoren nola geratzen maite dut. Oraindik ez dago guztia estalita eta argazkiei kontrastea ematen dieten arroka eta mendi-bizkarren formak ikus daitezke. Gainera,elurra haizearekin batera egin badu, forma desberdinak zizelkatzen ditu, eguzki-argiak ain fotogenikoak diren mantu gaineko testuren argi eta itzal horiek marrazteko. Horiek dira mendiak konposizio artistikoak eskaintzen dituen momentuak eta orduan da zure irudimena askatzen dezunean eta txirrindulariak argazkiarentat giroa emateko leku zehatza zein den pentsatzen dezunean.Kamera: NIKON D750 - Objektiboa: 70-300mm - Apertura: f/4.5 - Abiadura: 1/1600s - ISO: - Distantzia fokala: 300mm
Kokapena: Céüse, Frantzia. Deskribapena: Badaude noranahi dotoreziaz mugitzen diren pertsona batzuk, eta Brooke Raboutou eskalatzen ikustea benetako gozamen bisuala da, bere mugimenduen dotorezia eta plastikotasuna behatuz, ia betiko irribarreaz gain, eskalatzen duena erraza dirudiela eginarazten du, benetan errealitatetik urrun dagoena... Bere eskalatzeko modua etengabeko fluxu moduko ilusio bat ematen du, pausoak sinple eta bideragarriak eginarazten bait ditu, zein beste batzuk trakets, astuntasuna eta grazia faltarekin egiten dituzte.Kamera: Nikon Z6 II - Objektiboa: Nikkor Z 70-200mm f/2.8 - Apertura: f/2.8 - Abiadura: 1/800s - ISO:200 - Distantzia fokala: 170mm
Austrian ezkutaturiko ur-jauzi txikia, Alemaniako mugatik gertu, neguan, atzealdean Zugspitze mendi ezaguna eguna argitzear zegoenean.Kamera: Nikon D810 - Objektiboa: Sigma f/1.8 14mm - Apertura: f/9 - Abiadura: 4s - ISO: 200 - Distantzia fokala: 14mm