CVCEPHOTO-ko antolakuntzak hurrengo edizioa iragartzen du. 2024ko urtarrilak 1an izen ematea irekiko da eta martxoak 31 arte inskripzioa egiteko epea dago. Oinarri guztiak eskuragarri daude orain CVCEPHOTO argazki lehiaketaren orrialde ofizialean, “Oinarriak” jartzen duen tokian (edo zuzenean hemen). Jarraian, oinarrien laburpena:
Erregistroa:
Irekiera: 2024ko urtarrilak 1
Itxiera: 2024ko martxoak 31
Prezioa: Dohainik
Sariak:
1.go saria: 1400€ + Iñigo Arístegui artistaren trofeo esklusiboa
2. saria: 700€
3. saria: 300€
17 ohorezko aipamenak: diplomak
"BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia Kartela" saria: 700 euro eta BBK Mendi Film kartela
EITB Saria Euskal Herriko argazki hoberenari: 700 euro
(Sarien diru kopuruek indarrean dagoen legedian ezarritako atxikipena izango dute)
Gaia/kategoriak: “MENDI JARDUERA”: Mendian egin daitekeen edozein kirol jarduera ez motorizaturekin lotura duten argazkiak (Adibidez: alpinismoa, eskalada, eskia, trekkinga, BTT, espeleologia, parapentea, etab.)
Hautagarritasuna: Munduko edozein tokitako argazkilari afizionatuak nahiz profesionalak.
Izen ematea:
Erregistratzeko eta fitxategiak bidaltzeko soilik web orrialdean agertzen den formularioaren bitartez egin daiteke (2024ko urtarrilak 1etik martxoak 31 arte)
Gehienez 3 argazki egile bakoitzeko.
Bakarrik RAW fitxategia gordetzen duten argazki kamera digitalak ateratako argazkiak onartzen dira.
Argazkiak JPEG formatuan aurkeztuko dira, alde luzeena 1600 pixel argazkia horizontala bada eta 1200 pixel bertikala bada. RGB kolore espaziora bihurtu, profila txertatua.
Fitxategi bakoitzak gehienez: 2 Mb.
Argazki lehiaketari buruz:
CVCEPHOTO Donostiako Club Vasco de Camping Elkartea mendizale taldeak antolatzen duen nazioarteko mendi jarduera argazki lehiaketa da. Argazkien bidez mendi jarduera sustatu eta bide batez egileen elkargune eta promozioa da CVCEPHOTO lehiaketaren helburua. BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiaren laguntza dauka, International Alliance for Mountain Film-eko kide den mendi zinemaldia. CVCEPHOTO-k, sormenaz gain, lanaren kalitate estetikoa eta islatzen den jardueraren balioa aintzat hartzen du. Horretarako epaimahaia mendi argazkilari eta mendizale adituek osatzen dute.
Club Vasco de Camping Elkartea, 4000 bazkide baino gehiago dituen irabazi-asmorik gabeko Elkartea da. 2011. urtean Eusko Jaurlaritzak Herri Onurako Elkartea izendatu zuen eta kideek egindako lan boluntarioan dauka oinarria gestioa eta lan guztia. Printzipio hauek jarraituz, lehiaketa irabazi asmorik gabekoa da, eta bere gauzatzea boluntario taldearen lanaren esku dago.
Gure elkarteak bultzatzen duen idealekin jarraituz, lehiaketaren parte hartzea doakoa eta irekia da, adinak eta nazionalitateak ez du axola.
Edozein zalantza argitzeko Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.